AMUARRAINA (Salmo Trutta) Amuarraina ur gezako arraina da eta izokinen familiakoa da; hau da, salmonidae familiakoa bere izen zientifikoa Salmo trutta delarik.
Amuarraina, gris koloreko arraina da, gorputz erdian marra berde, gorria edo urdina duelarik.Gorputz osoa ezkata mehe eta zilar kolorekoaz estalita dauka horregaitik eguzkia ematen dionean ulertzen da ostadarra izena nondik etortzen zaion. Gorputz osoa baba antzeko likido likatsu batez inguratuta dago.
Okelaren kolorea, aldiz, zuria edo arrosa da, kalitate handikoa, baina hiltzerakoan kolore ilunagoak artzen ditu. Kaloria gutxiko arraina da, bestetik proteinatan aberatsa da. Mineral ugari ditu; fosforoa, potasioa, sodioa, magnesioa. Bitaminak ere baditu; B2, B3 eta A.foto37.jpg
Bere elikadura dela eta esan dezakegu hesia denean "pellet" jaten dutela,hau da, irina eta arrain nahasketa bat eta 2-3 aldi tartean ematen zaie jaten geroago, 5-6 hilabetekin janari gutxiago ematen zaie tamainera kontrolatzeko.
Aldiz ibaietan jaiotakoak beraien artean jaten dira txikienak edo ahulenak besteen elikaduran biurtuz, baina ere tamainaren arabera larbak, intsektuak, krustazeoaketa muluskuak jaten dituzte, beraz amuarraina arrain haragijalea dela esan dezakegu.
Tamaina desberdinekoak daude baina piszifaktoriakoak 40-60zm tartean daude baina ala ere 300-400gr.-takoak daude eta 2kg.-rarte hel daitezke. Aldiz ibaietakoak 50-90 zm tatekoak dira eta 15kg-ko pisurarte hel daitezke.
Barietateak
Amuarrainak Europa, Asia txikiko eta Afrikako iparraldean bizi izaten da.
Penintsula Iberikoan eta Portugaleko iparralde osoan bizi izaten da: Galizian, kantabrian Heuskal Herrian, Pirineotan...oso arrain indartsua izan arren ur oso oxigenatuetan eta garbietan bizi da. Nongoa den arabera hainbat mota desberdinak aurki ditzakegu, hauek dira mota ezagunenak:
Oztadar amuarraina: (oncorhynchus mykiss) Gorputza mota beltzez beteta du erdialdean marra alaranjatua duelarik. Hau komunetakoena da eta Espainiako iparraldean oso normala da aurkitzea batez ere arrantza denboraldia zabaltzen denean uretara botatzen dituztelako arrantzatuak izateko.
Amuarrain komuna edo ibaiko amuarraina: (salmo trutta) Mota hau basatiagoa dela esan dezakegu indartsuagoa eta arrantzatzeko orduan zailtasun gehiago jartzen dituena. Kolore desberdinekoak izan daiteke eta mota beltz eta gorri asko ditu. Uroso oxigenatuetan, garbietan eta hotzetan bizi da normalean mendietako ibaietan.