ANAKONDA

Eunectes Murinus
Anaconda (Eunectes Murinus), boa sugearen familiako narrasti hertsatzailea (harrapariak bere gorputz luze eta sendoarekin ito arte inguratzen ditu) da.
external image Anakonda_verschlingt_Wildschein_Senckenberg.jpg
Espezie honek dimorfismo sexuala erakusten du, hau da, emeen tamaina arrena baino handiagoa da, emeek 5 – 6 metro arteko tamaina izanik, eta arrek 2 metro eta erdikoa. 45 - 80 kiloko pisua dute, baina 250 kilo izatera hel daitezke. Bere azala berde ilun kolorekoa izan ohi da, eta zirkulo beltz eta okre koloreko markak dauzka. Igerilari aparta da, gihar sendo eta lodiei esker.

Anakonda Hego Amerikako hainbat estatutan, Amazonas eta orinoco ibaien inguruko lurraldeetan eta Hego Amerikako laku eta hezegune tropikaletan aurki daiteke. Ibaiak, zuhaitzak, eta ur geldiak gustoko dituzte bizileku gisa.

Ura edatera joaten diren animaliez elikatzen da normalean. Lehenbizi, bere mandibula indartsuarekin eusten die eta ondoren, bere gorputz luze eta sendoarekin ito arte egiten du indarra harraparien gorputzetan. Gero, mastekatu gabe irensten ditu, eta aste osoak egoten da liseriketa egiten.

Apirilatik maiatzera, arrek emeak erakartzen saiatzen dira, usain seinale baten bidez.
Asteak iraun ditzakete prozesu hauek. Ernalketa gertatzetik arrautza errutera arte 6 hilabete pasatzen dira, eta arrautzak anakondaren barnean egoten dira denbora honetan.

anakonda irudia 1
anakonda irudia 2
anakonda irudia 3