Arrano Beltza(Aquila Chrysaetos)
Arrano beltza (Aquila chrysaetos)Accipitridaen familiako hegazti ornodun harraparia da. external image arrano2.jpg

Honek,76cm-tik 89cm-tara hazi daiteke.Hego bakoitzak 190-227cm neurtzera iritsi daiteke eta
3,9kg-tik 4,7kg-ra arteko pisua izan dezake.Ikaragarri bizkorra da, 200 km/h-ko abiadura
lor dezake eta.


Bikotekidearekin ibiltzen da ehizan, mendi-hegaletan, basoetan, itsaslabarretan... Bikotekidea
hiltzen zaionean, beste bat bilatu ohi du.Arrano beltz emea, arra baino handiagoa izaten da,
eta kumealdiaren lehenengo egunetan txiten ardura hartu ohi du.
Habiak amildegietan jartzen dituzte normalean; eta amildegirik ezean, arbola handietan.

Arrano Beltzak, ehiza egiteko leku zehatza dauka.Beste arranoei leku hori adierazteko, hegan
dabilenean hegoak itxi eta beherantz amiltzen da, gero, berriz hegoak zabaldu eta gora egiten du.Inguru horretan hainbat habia egoten dira. Habia horiek 1 m-ko garaiera eta 1,5 m-ko zabalera daukate. Horietako bat aukeratzen dute urtero, arrautzak erruteko.

Hegaztiak(usoak, usapalak,eskinosoak...),sarraskiak,narrastiak eta ugaztun txikiak( bost kilo artekoak) jaten ditu,beraz,haragijalea da. Horiek harrapatzeko, behe-hegaldiak egiten ditu harrapakinaren gainean, eta gertu-gertu dagoenean, amildu egiten da ehizaren gainean.

Urtarrilean, bi edo hiru arrautza zuri erruten ditu. Jaioegunetik 80 egunetara, gurasoek bultzatuta, kumeak lehen hegaldia egiten dute. Lehenengo hegaldietan gurasoek irakasten diete bizirauteko behar duten guztia.

Euskal Herrian, arrano beltza Arabako mendietan ikus dezakegu, Izki aldean, Errioxa eta Nafarroako mugan.


BIDEO BAT
INFORMAZIO GEHIAGO
external image steinadler-2630.jpg