Aspis sugegorri

(Vipera Aspis)

external image 40-aspisarandapeque.jpg

Aspis sugegorria (Vipera aspis) , Mendebalde eta Erdialdeko Europan aurki daitekeen sugea da. Espainiako ipar-ekialdetik Frantzian zehar(iparraldean izan ezik), ekialdetik Alemania hego-mendebalde, Suitza eta Italiara, eta hegoaldetik Sizialiara hedatzen da ;Elba eta Montekriston ere badago. Pirinioetan aurki daiteke, nahiz eta Euskal Herrian ez izan hain ohikoa.

Aspis izenarekin beste hainbat sugegorri izendatzen dira modu orokorrean, nahiz eta egokia ez izan; batzuetan edozein suge pozointsu ere horrela izendatzen da.

Suge honen burua definitua da eta begiek begininia zutika dute. Gorputzeko bizkar marka aldakorra da nahiz eta gaztain ilunetik beltzera doan zigi-zaga itxura izan ohi duen. Luzerari dagokionez 70 zm inguru neurtzen ditu ale heldu batek.

Pozoina emateko haginen antzeko egitura du, hodi batekin barnean gurintxo batzuetara elkartuta. Modu honetan sakonean sar dezake pozoia.

Ugaztun txikiak eta txoritxoak jaten ditu atzekaldetik hasita.

Zeloa martxoan hasten da eta ernaldia 3 eta 5 hilen artean irauten du. Obobibiporak dira, emeak arrautzak mantentzen ditu haren gorputzean, umeak jaiotzen diren momenturaino, bakoitzak 2tik 18 umeetara izaten dituzte.

Kleopatra VII, Egiptoko erregina bere buruaz beste egiteko aspis baten pozoina erabili zuen.

Ainhoa Ardanaz, Izaskun Zarraluki eta Saioa Musquiz