AZERIA Zorro.jpg

Azeria(canidae:vulpes,alopex,fennecus,urocyon,lycalopex,pseudalopex,du-sicyonn eta cerdocyon) txakurren familiako haragijale txikia da. Otsoa eta txakurra bezala, mutur zorrotza, belarri handi eta hirukiak eta buztan luzea dauka.
Begietako niniak, katuarenak bezala, txikitu egiten zaizkio. Gauza geldiak ez ditu oso ondo ikusten, baina, bestalde, ez du arazorik gauez ikusteko.Usaimena ere oso garatua dauka. Salto egiten duenean, buztana erabiltzen du oreka mantentzeko. Eta belarriak, alde guztietara mugi ditzake. Soinu oso arinak entzun ditzake, urrutitik badatoz ere. Azeriak aharrausi egiten duenean, bere 42 hortzak ikusten zaizkio, batez ere, lau letagin luze eta zorrotzak.Azeri mota ezberdinak, txakur, otso, txakal eta koioteak bezala, txakurraren familiakoak dira. Denak ezagutzen dira lasterkari onak direlako eta entzumen eta usaimen fina dutelako. Lau azeri mota daude, orokorrean.
Azeriak gauez bakarrik ehizatzen du. Bere usaimen eta entzumen finari esker, edozein harrapakin ehizatzen du, bai karraskari txikiak eta baita txori eta untxiak ere. Harrapakina oso handia bada, gordelekura eramaten du, janaria erreserban edukitzeko. Ugaztun honek denetarik jaten du: haragia, intsektuak, zizareak, txorien arrautzak, txorikumeak, saguak, hegazti handiak, untxiak... eta kasu batzuetan frutak ere bai.

Azeria, ugaltzeko garaiaz geroztik (neguaren hasieratik erdialdera) bizi da bikoteka. Arra emearekin egoten da kumeak elikatzeko. Emeak hilabete eta erdiz eramaten ditu kumeak sabelean. Erditzeko, gordeleku bat aurkitzen du. Hiru kumetik zortzira arte izaten dituzte normalean baina kasu batzuetan hamabi ere bai. Jaiotakoan, kumeak larru beltz batez estalita daude. Hamalau egun eduki arte, ez dute begirik irekitzen eta sei asterekin gordelekua uzten dute.
Kumeak amak zaintzen ditu normalean, baina batzuetan arrak edo beste emeren batek janaria eramaten du gordelekura. Bi asterekin 1 kg- pisatzen dute. Bostekin 3 kg baino gehiago eta helduak dira bederatzi-hamar asterako.