HAIZEAREN ERAKETA FENOMENO ATMOSFERIKOAK

Troposferan fenomeno atmosferiko batzuk gertatzen dira,presio atmosferikoa eta haizea.Atmosferakeragiten duen presioa ez da berdina planetako leku guztietan,aireak(beroa,hotza,hezea...)beti ez duelako pisu berdina,hau gertatzen da gure planetan gertatzen diren mugimenduak,erradiakzio ezberdinak jasotzen direlako leku batetik bestera.

PRESIOAK
Lurrazalean,kokapenaren arbera,erradiakzio edo eguzki-izpi kopuru ezberdina jasotzen denez,airea leku batzuetan besteetan baino beroago egoten da.Airea beroa dagoen lekuetan igotzeko joera du,hau da,airea beroa dagoenez gora joaten da,aire beroa hotza baino arinagoa delako.Airea gora igotzen den puntu horretan,bere pisua eta aire kopurua txikiagoa izango da,horregatik,aire horrek eragiten duen presioa txikiagoa izango da.Aire hotzagoa den aldeetan berriz,aire beroetan gertatzen den kontrakoa gertatuko da,hau da,pisua eta aire kopurua handiagoa izango da eta aire horrek sortzen duen presioa handiagoa izango da ere bai.
Aireak daukan pisua eta presioaren arabera,behe-presio(depresioa) eta goi-presio uneak sor daitezke lurrazaleko leku ezberdinetan.Atmosferaren presioa neurtzeko MILIBARRA earbiltzen da.Leku batean dagoen presioa 1.013 milibarretik beherakoa bada behe-presioa izango da eta gorakoa bada goi-presioa izango da.Telebistan agertzen diren eguraldi-mapetan lurrazaleko zati batzuk agertzen dira(Europako mendebaldea esate baterako) eta inguru horretan presioak nola banatzen diren adierazteko ISOBARA izeneko marrekin adierazten dira,baina lurrazal horretan presio berbera duten puntuak marra horrekin lotzen dira.

HAIZEA

Lurrazaleko zenbait lekuetan behe-presioak egon daitezke,beste batzuetan,goi-presioak.Atmosferak du leku horien arteko presioak berdintzeko joera,eta horrexegatik goi-presioak dauden aldeetatik behe-presioak dauden aldeetarantz mugitzen dira eta airearen mugimendu horri haizea deitzen diogu.Baina nondik nora joaten da haizea?Nola jakin dezakegu hori?Haizeak lurrazalean egiten duen mugimendu hau ez da goi-presioetatik behe-presioetara zuzenean egiten.Lurra bere ardatzaren inguruan biraka dabiltzanez eta lurrarekin batera atmosferako gasak ere,horren ondorioz,haizearen norabidea zurrunbilo baten joaten da.Zurrunbilo hau eskuinaldera doa ipar hemisferioan(eta ezkerretara hego hemisferioan).Horregatik,goi-presioak dauden lekuetatik abiatzen diren haizeak,erlojuaren orratzek egiten duten mugimendu bera egiten dute ipar hemisferioan.Behe-presioak dauden aldeetan,aldiz,haizeek zurrunbiloaren barruan hartzen duten mugimendua aurkakoa da.Haizearen indarra neurtzeko ANENOMETROA erabiltzen dute meteorologoek;norabidea ezagutzeko berriz,kanpandorreetan hain ugariak diren haize-orratzak.

HAIZEAREN ERAGINA NATURAN:HIGADURA

Haizeak partikulak garraiatzen ditu eta partikula horiek ingurugiroko elementuekin talka egiterakoan hauek higatzen ditu,erliebea eraldatuz,adibide,basamortuak eratuz.

DUNEN ERAKETA:

Haizea faktore eragile nagusietako bat da,eta kontuan izan behar dira bere norabidea,maiztasuna,iraupena eta,batez ere,bere abiadura.Hondar ale mehe eta lehorrak 16km/h inguruko abiaduran garraiatzen dira.Ale hezeak garraiatzen zailagoak dira eta,beraz,hondartza luzeak eta aldapa gutxikoak,azkar lehortzen badira,oso egokiak izaten dira honelako inguruen sorrerarako.Haizearen eraginik handiena itsas haizeak perpendikularki jotzen duenean ematen da ordea.