BALEA (LAT.MYESTICETI)
Ver imagen en tamaño completo
Ver imagen en tamaño completo


===

Baleak edo mistizetoak (lat. mysticeti) itsas-ugaztunak dira. Sei generotan banaturiko hamahiru espezie daude, aldi berean, lau familiatan banaturik.

Ezaugarriak

Beren larru-azala ez du ilerik baina larrupean koipe-geruza lodia dute hedatua, hori dela eta animalia hauek -1ºC eta 30ºC arteko tenperaturak jasan ditzakete.
Animalia hauek oso entzumen ona dute eta soinuak igortzeko ere gai dira, batzuetan ultrasoinuak gainera, elkarren artean komunikatu eta talde osoa biltzeko. Baleek odol beroa dute eta airea arnasten 40 minutu inguru egoten ahal dira. Airea sudurretik hartzen dute,eta buruaren gainean kokatua du.

Ugalketa

Emeak ume bakarra izaten du, balekumea, alegia, eta amak duen muskulu-mekanismo berezi batek bere ahora proiektatutako esneaz elikatzen da.Haien prestakuntza sei hilabetekoa da. Normalki ume bat edukitzen dute baina kasu espezial batzuetan bi edukitzen ahal dute. Jaiotzen denean, zenbait metro neurtzen ditu. Kontsideratzen da heldua dela 4 edo 5 urterekin.

Ehiza

Gaur egun, balea handien 13 espezietatik 5 desagertzeko arriskuan daude. Hori dela eta, ehiza debekatuta dago, baina herrialde batzuk hala ere ehiztatzen dute. Norvegia, Japonia eta Groenlandia dira herrialde ehiztari nagusiak.

Euskal Herrian

Beste garai batzuetan, balea espezie handiak eta arruntak ziren Euskal Herriko uretan. Lotura estua zegoen beraz herri arrantzaleetan animalia hauekin. Horren erakusgarri dira kostaldeko hainbat herritako armarriak, non balea agertzen baita. Bermeo, Lekeitio, Mutriku, Getaria (Gipuzkoa), Zarautz, Hondarribia, Hendaia, Getaria (Lapurdi) eta Biarritz herrietako kasuak dira.

Espezieak

  • Balea grisa (Eschrictius gibbosus).
  • Balea groenlandiarra (Balaena mysticetus).
  • Balea urdina (Sibbaldus musculus).
  • Euskal balea edo sardako balea (Eubalaena glacialis).